XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PinuaBasorantz goazala Aneri lurreko orriak batzen hastea gogoratu jako.
Berak dinoanez, aspertuta gagozan arratsalde baten, batutako orriak album polit baten sailkatu daikeguz eta bide batez zuhaitz mota desbardin asko ezagutu.
Hau dala eta, danok lurreko orriak batzen hasi gara fin-fin, ahal izan ezkero orri desbardinak batuz, mota guztietakoak euki daiguzan.
Zuhaitz gehienak ia orririk barik dagoz eta ez da gaitza hainbat batzea.
Ibili eta ibili, baso barrura heldu gara eta pinu azpietan orririk ez dagoala ikusi dogu.
Ane atzerago dator eta gure zaratak entzutean honan dino:
Eztabaidaren erdi-erdian, ahots bat entzuten da zuhaitz gainetik: